San Sebastian Shops-etik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, 2023rako Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzaren deialdia egiten duenaren berri ematen dizugu. 2022an gertatu ziren energia-kostuen igoerari eta lehengaien prezioei aurre egitea helburu du.
Laguntzaren esparruan, ogiaren eta gozotegien sektoreak daude jasota.
ONURADUNEN BETEKIZUNAK:
- Okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresen kasuan:
- Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea edo Espainiako lurraldean jardutea, lurralde horretan finkatutako establezimendu iraunkor baten bidez.
- Enpresa eskatzailea ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea 2022an: 419.1, 419.2, 421.1 edo 421.2.
- Okintzako edo pastelgintzako ekoizpen industrialeko lantegi bat izatea.
- Okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegien kasuan:
- Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Enpresa eskatzailea ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea 2022an: 644.1, 644.2, 644.3 edo 644.5.
- 2022an 3.0TD edo gehiagoko potentzia elektriko kontratatua izatea, edo RLT.3 edo gehiagoko gas-hornidura.
- Okintzako eta/edo pastelgintzako artisau-lantegi bat izatea, salmenta-puntuari atxikita eta bereizita.
- Ogiaren txikizkako saltokietan eta ogiaren salmenta-puntuetan:
- Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea edo Espainiako lurraldean jardutea, lurralde horretan finkatutako establezimendu iraunkor baten bidez.
- Enpresa eskatzailea ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea 2022an: 644.1, 644.2, 644.3 edo 644.5.
- 2022an 3.0TD edo gehiagoko potentzia elektriko kontratatua izatea, edo RLT.3 edo gehiagoko gas-hornidura.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
1.- Ogi-lantegien eta gozotegien kasuan, bai eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegien kasuan ere (1. eta 2. onuradunak):
Laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: 2022ko abenduaren 31n okintzako/pastelgintzako lantegian besteren konturako zenbat langile zeuden dedikazio osoan, gehi bat, bider pertsona bakoitzeko laguntzaren zenbateko unitarioa (3.000 euro).
2.- Ogiaren txikizkako merkataritzaren eta ogi-saltokien kasuan:
Merkataritza-establezimendu bakoitzeko laguntzaren zenbateko osoa 3.000 eurokoa izango da.
Onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du, inola ere, 400.000 euro gaindituko.
ESKAERA EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 7tik 2023ko urriaren 6ra bitartekoa izango da.