Ekonomia Garapen eta Enplegu Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bitartez, aurkeztu berri duen DSS2022 Ekonomia Bultzatzeko Planean jasotako lehen mailako zerbitzuen hiri bihurtzeko helburuarekin, San Sebastián Shops eta Donostiako Sustapenaren arteko lankidetza-hitzarmena berritu da.
Hitzarmenak hiru jarduera-eremu jasotzen ditu:
a) Kalitatezko lanpostu berriak sortzea.
b) Donostiako saltokiei eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzea, bai negozio-eredu berrien garapenean, bai langileen trebetasun digitalen garapenean, saltoki horien lehiakortasuna hobetze aldera.
Adibide garbia DSSmarketPlaza da, digitalizazio-estrategia desberdinak artikulatzen dituen plataforma, hala nola tokiko merkatariei online salmenta errazten duena edo merkatariei formakuntza digitala eskaintzen duena.
c) Tokiko merkataritzan kontsumoaren aldeko promozio digitalaren aldeko apustua areagotzea, kanal tradizionalak indartzeaz gain .
Hitzarmenak sektorea bere egiturazko eraldaketan laguntzen du, ez bakarrik mundu mailan bizitzen ari garen trantsizio digitaletik eta ingurumenekotik eratorritakoa, baita kontsumitzaileen ohitura-aldaketatik eratorritakoa ere, eta horrek merkataritza-zerbitzuak testuinguru berri horretara egokitzea eskatzen du.