Tradizio bihurtu den Gabonetako erakusleihoen lehiaketa abiarazi baino lehen, SAN SEBASTIAN SHOPSek, CEINPRO diseinu eskolarekin lankidetzan, sormena erabiltzera eta beste modu batean parte hartzera animatu nahi zaitu.
Nola?
Azken ikasturtean, CEINPRO eskolako ikasleek erakusleihoen apainketa ikasi dute Juan Luis Anularen eskutik.
Ekimen honen helburua hiriko erakusleihoen apainketa nabarmentzea da, eta horretarako, Donostiako 20 saltokiri tokiko diseinatzaile gazteen laguntza izateko aukera emango diegu, TOKIKO DISEINUKO ERAKUSLEIHO ONENA kategoria berrian lehiatu daitezen Gabonetako Erakusleihoen XII. Lehiaketan. Diseinatzaileek eta bakoitzari esleitutako saltokiak erakusleiho berezia sortuko dute hurrengo Gabonetarako.
Nola parte hartu?
Donostiako 20 saltokik izango dute kategoria honetan parte hartzeko aukera. Saltokiek erakusleihoa diseinatzaileari laga beharko diote, bi aldeek aurrez adostutako obra sor dezan. Diseinuari buruzko memoria, zirriborroa eta maketa txiki bat aurkeztu beharko dira.
Partaidetzaren kostua:
Kategoria honetan parte hartzea doakoa izango da bazkideentzako. San Sebastian Shopsek materialetara partida bat bideratuko du. Ikasleak egokitu zaion saltokiaren materiala edo salgaiak erabili beharko ditu besteengandik bereiziko duen obra sortzeko. Saltokiek aztertu beharko dute erakusleihoa sortzeko materialetarako beste ekarpenik egin dezaketen eta hala irabazle izateko aukera gehiago izan.
Parte hartuko duten saltokiak hautatzeko, izena ematen duten guztiekin zozketa egingo da.
Datak:
- Irailaren 2tik 15era, izen-ematea.
- Irailaren 16, saltoki parte-hartzaileak zehaztea.
- Irailaren 16tik 20ra, saltokiak eta diseinatzaileak harremanetan jartzea SSShops-en bulegoan.
- Azaroan, diseinua sortzea.
- Abenduaren 5a, erakusleihoa muntatzeko epemuga.
Eman izena FORMULARIO hau beteta.