Atzo, azaroaren 26an, Donostiako Merkataritzaren Sarien Gala egin zen, San Sebastian Shopsek antolatuta, Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotzigoarekin lankidetzan, Donostiako Sustapenaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez.
Saridunen parte hartzea egin nahi dizuegu 10. edizio honetan.
URTEKO SALTOKI DONOSTIARRA
DEPORTES APALATEGUI
1986an sortua, Groseko saltokiak korrika egiteko, futbolean jokatzeko edo mendira irteteko materiala bilatzen dutenei aholkuak ematen dizkie. Espezializazio hori dela eta, Apalarun edo Apalategui Woman bezalako profiletara dibertsifikatu eta berritzeagatik, lehiaketako sari gorena jaso du.
MERKATARITZA IBILBIDE FINKATUA
PELUQUERÍA DORI DÍEZ
Intxaurrondoko ile-apaindegiak 1995ean ireki zituen ateak. Hiru hamarkada baino gehiagoan, laneko tresnak eta ekipamendua berritu ditu, eta bezero bakoitzari gertuko arreta eskaintzea izan du bereizgarri. Bezeroak zoriontsu egitea du helburu. Auzoan finkatutako denda da, ikastolekin elkarlanean aritzen da eta auzoko jaietan parte hartzen du.
SALTOKI JASANGARRIA
BIOLEKU
Alde Zaharreko dendan, lekaleak, fruitu lehorrak eta etxea garbitzeko produktuak eros daitezke soltean. Horrela, bezeroek behar duten kopurua eraman dezakete, ontzi gutxiago erabilita. Biolekuk elikagai ekologikoak eskaintzen ditu eta gertuko hornitzaileekin lan egiten du. Bio elikadura kontsumitzaileei hurbiltzen dien establezimendua.
SALTOKI SORTU BERRIA
MUSA STUDIO DONOSTIA
Jone Larragainek 2021ean ireki zuen estudioa, belarriak apaintzen espezializatua. Piercingak eta bitxiak uztartzen ditu, bezero bakoitzaren estilora egokituta. Zulaketa egin aurretik aholkuak ematen ditu, eta ondoren jarraipena egiten du, piercinga berrikusiz eta bitxiak aldatuz.
OHOREZKO SARIA
FERRETERÍA YARZA
Manuel Yarzak 1958an ireki zuen burdindegia, eta haren semeek eman zioten jarraipena negozioari. Ia zazpi hamarkadaz, Amarako bizilagunek eta profesionalek hantxe aurkitu zituzten behar zituzten ordezko piezak eta konponketak egiteko aholkuak. Galan, familiaren eta lantaldearen lana aitortu dute.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta zorionak sarituei!







