45 URTETIK GORAKO LANGABEENTZAT enplegua sortzea sustatzeko, merkataritza sektoreetan kontrataziorako Laguntza Programa da Donostian. Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Donostia UP!2019 Plana, Donostiako Sustapena-k sortutakoa.
HELBURUA | Helburu profesionala Ostalaritza eta Merkataritza sektoreetara (hirian enplegua sortzen dutenak) berbideratu nahi duten 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzea bultzatzea. |
HARTZAILEA | Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak (ikus Oinarriak). |
NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK | Diru-laguntzak emango dira bi kontratazio modalitaterako: A modalitatea: 45 urtetiko gorakoak lan merkatuan txertatzea (Aldi baterako kontratuak). B modalitatea: 45 urtetik gorakoak lan merkatuan txertatzeko jarduerak finkatzea kontratu mugagabeen bidez (kontratu mugagabeak). |
ZENBATEKOA GEHIENEZ (EUROTAN) | 3000-6000 € artean aldi baterako kontratuetan eta 7000-7500€ artean kontratu mugagabeetan. |
GEHIENEZKO ZENBATEKOAREN OSAGARRIZKO IGOERAK | A eta B kontratazio modalitate guztietan, %10 eta %15 arteko igoerak emango dira oinarrietan aipatutako kolektiboetako pertsonak kontratatzen badira. |
GASTUAK HAUTATZEKO EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA | Oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2019ko abenduaren 13an deialdia itxi arte. |
DEIALDIAREN EPEA | Oinarriak argitaratzen direnetik 2019ko abenduaren 13ra bitarte. |
ESKAERAREN AURKEZPENA | Eskaerak telematikoki edo era presentzialean aurkeztu ahal izango dira. Eskaera aurkezteko epea gehienez hilabete natural batekoa izango da, kontratuaren hasiera-egunetik zenbatzen hasita. Eskaera telematikoak Donostiako Sustapenaren web orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus), bertan ezarritako eskakizunen arabera. Telefonoz artatzeko ordutegia Donostiako Sustapenaren web gunean adieraziko da. Eskaera presentzialak Donostiako Sustapenaren Informaziorako Zerbitzu Zentraletan aurkeztuko dira; hau da, Erregina Erregentearen kalea 8, Victoria Eugenia Antzokia eraikina, 20.003 Donostia, Donostiako Sustapenaren web gunean herritarrak artatzeko jarritako ordutegian. |
Informazio gehiagorako, Donostia Sustapenaren web-a bisitatu.
Deskargatu: 45 URTETIK GORAKO KONTRATAZIO LAGUNTZA 2019