Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailaren eskutik Gipuzkoa de Modak antolatu duen ekimen baten berri eman nahi dizu San Sebastián Shops-ek. Euskadiko Modaren Aste garrantzitsuenaren, hau da «GdM San Sebastián Moda Festival» jaialdiaren, programazio zabalaren barruan antolatuko da; izan ere, horretan laguntzen dugu Donostiako merkataritzaren balioa nabarmentzeko.
HIRIKO MODA-IBILTOKI bat da. Gehienez 10 saltokik hartu ahal izango dute parte, bereziki pertsonen ekipamenduaren arlokoek. Ehungintza-moda, oinetako, osagarri, bitxigintza, optika, eta abarren saltokiek 2019-2020ko udazken-neguko bildumak aurkeztuko dituzte.
Parte hartzeko deialdia Erdialdea, Alde Zaharra eta Groseko auzoko saltokientzat da:
- NOIZ: URRIAK 20, IGANDEA
- NON: GIPUZKOA PLAZA
- ORDUA: 18:00-19:30
Izena eman nahi izanez gero, bete INPRIMAKI hau, bidali mezu elektroniko bat (info@sansebastianshops.com) edo deitu telefonoz (943 09 09 38) urriak 25a baino lehen.
* Desfileko parte-hartzea izena emateko hurrenkeraren arabera erabakiko da*