Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailaren eskutik Gipuzkoa de Modak antolatu duen ekimen baten berri eman nahi dizu San Sebastián Shops-ek. Euskadiko Modaren Aste garrantzitsuenaren, hau da «GdM San Sebastián Moda Festival» jaialdiaren, programazio zabalaren barruan antolatuko da; izan ere, horretan laguntzen dugu Donostiako merkataritzaren balioa nabarmentzeko.
HIRIKO MODA-IBILTOKI bat da. Gehienez 10 saltokik hartu ahal izango dute parte, bereziki pertsonen ekipamenduaren arlokoek. Ehungintza-moda, oinetako, osagarri, bitxigintza, optika, eta abarren saltokiek 2019 – 2020 udazken – neguko bildumak aurkeztuko dituzte.
Parte hartzeko deialdia ‘DISTRITO ESTE’: ALTZA, INTXAURRONDO ETA BIDEBIETA – MIRAKRUZ auzoko saltokientzat da:
- NOIZ: Urriak 25, ostirala
- NON: Sagastieder Plaza (Intxaurrondo)
- ORDUA: 18:00-19:30
Izena eman nahi izanez gero, bete FORMULARIO hau, bidali mezu elektroniko bat (proyectos@sansebastianshops.com) edo deitu telefonoz (943 09 09 38) urriak 25 baino lehen.
*Desfileko parte-hartzea izena emateko hurrenkeraren arabera erabakiko da.*