Merkatari agurgarria,
Deialdi honen bidez, San Sebastián Shopsek, hiriko zenbait Merkatari-Elkarterekin eta San Martin Merkatuarekin, 2019ko Konstituzioaren Zubian antolatu duen dinamizazio-ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
ZERTAN DATZA?
Abenduaren 6an, 11:00etatik 20:00etara, San Martin Merkatuaren ingurua herritarrei eta Konstituzioren Zubian Donostia bisitatuko duten turistei irekiko da. Helburua, merkatzaritza-ibilbideak sortzea eta erosleak erakartzea da.
ZER AURKITUKO DUTE?
Moda, edertze, dekorazio, lifestyle eta gastronomia postuak egongo dira. Zuzeneko musika, musika eta dantza jardunaldiak ere izango dira.
NOLA HAR DEZAKEZU PARTE?
Hiriko auzoren batean saltoki bat badaukazu, denda fisikorik gabeko marka bat bazara eta hiriko gune turistikora hurbildu nahi baduzu, ez izan zalantzarik izena ematen.
IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 20 €, altzariak barne.
Izena eman nahi izanez gero, bete formularioa, bidali mezu elektroniko bat info@sansebastianshops.com, edo deitu telefonoz 943 09 09 38 / 645 460 476, Azaroaren 22a baino lehen.
Eskerrik asko,
Agur bat,