Donostiako Sustapenaren Modaren Klusterrak eta Kutxa Kultur Modak atseginez gonbidatzen zaituzte WGSNren hitzaldira, munduko liderra baita moda-joeren iragarpenean.
2020ko Maiatzaren 26an izango da Zoom plataformaren bidez.
Gaur egungo pandemia globalaren argitan produktu-garapenerako euskarria ematea du helburu WGSN konpainiaren eskutik datorren joera-aurkezpen honek. 21 Udaberri/Uda denboraldiari begira, Isabel Mesak gidatuko gaitu datorren urterako arropa eta osagarriak diseinatzeko funtsezko inspirazioan. Aurkezpenak mezu, kolore-paleta, ehun, estanpatu eta sasoiko funtsezko produktuei dagokienez joera nagusiak aurkeztuko ditu.
WGSN autoritate globala da diseinu- eta kontsumo- joeretan, eta mundu osoko markei laguntzen die biharko kontsumitzailearentzat une egokian produktu egokiak sortzeko.