San Sebastian Shops-etik, Retail Euskal Eskolak eskaintzen dituzten Webinars doako formakuntza saioetara gonbidatzen zaituztegu, zuen profesionalizazioa eta lehiakortasuna sustatzeko balio dutenak.
2020/06/08 14:00-15:00
FACEBOOKEN SALTZEA: BEHAR BEZALA EGITEKO AUKERAK ETA AHOLKUAK.
Facebook Shop, Marketplace eta abarri buruz hitz egingo dugu. Plataformaren barruan dauden aukera guztiak ezagutuko ditugu eta modu eraginkorrenean erabiltzeko aholku batzuk ikusiko ditugu.
HIZLARIA: Naiara Lertxundi. Community Manager eta sare sozialen hezitzailea.
2020/06/10 14:00-15:00
MUGIKORRAREKIN GRABAZIOA HOBETZEKO GOMENDIOAK SARE SOZIALETARAKO.
Mugikorrarekin egiten ditugun grabazioen kalitatea hobetzeko trikimailu txikiak. Helburua hobeto grabatzea da, gure Sare Sozialak elikatzeko bideo hobeak sortu ahal izateko.
HIZLARIA: Jon Mijares. Ikus-entzunezko edukien ekoizlea.
2020/06/12 14:00-15:00
NOLA SORTU ARGAZKIAK INSTAGRAMEN NABARMENTZEKO.
Ikastaro honetan zure mugikorrarekin instagramen nabarmentzeko argazkiak sortzen ikasiko duzu. Ezagutu zure mugikorraren kamera eta ikasi kontzeptuak eta trikimailuak zure Instagrameko feeda zure markaren balioak irudikatzen dituzten argazki batzuekin betetzea lortzeko.
HIZLARIA: Naiara Gallego. Marketan espezializatutako argazkilaria.