ZURE ESTABLEZIMENDURAKO ETXEZ ETXEKO BANAKETA
San Sebastián Shop-etik informatzen dizuegu, Donostiako Sustapenak bultzatutako Berraktibazio Ekonomiko Planaren barruan (PREK), etxez etxeko banaketa zerbitzu bat bultzatuko dute, formula jasangarri eta lehiarko batekin:
Merkataritza eta ostalaritza denbora gutxian berritu behar izan dira pandemiaren ondorioz sortu diren erronkei erantzun ahal izateko. On-line merkataritza, etxez etxeko banaketa, erosketa-bonuak, etab. dira berriro kontsumoa aktibatzen laguntzen ari diren ekimenetako batzuk. Egoera horretan giltzarritzat jotzen da etxez etxeko banaketa, portzentajean nabarmen hazten eta gutxinaka eonkonrtzen ari delarik.
Donostiako Sustapena, sektore hauentzako (izoztuak eta beroak izan ezik) martxan jarriko den tokiko banaketa-zerbitzuaren ekimen bat bultzatzen ari da, ondorengo baldintzak betetzen dituelarik: Donostiarra da, jasangarria da (ibilgailu elektrikoak erabiliko dira), malgua da (ordutegiak, zerbitzu gehigarriak, etab.), profesionala da (langile guztiek dute lan-kontratua) eta lehiakorra da (5 eurotik gorako tarifak, BEZa barne).
Donostiako Sustapenetik nahitaezko zerbitzu hau bultzatzeko iristen zaizkien proposamen berrietara irekita jarraituko dute.
Aprobetxatu aukera hau!