DONOSTIA SHOPS-etik jakinarazi genizuen azaroan, #DONOSTIAMARKET azoka egiteko asmoa genuela. Baina COVID19 dela-eta, ezin izango da aurrera eraman.
Hala ere, ez dugu zuen produktuak saltokietatik kanpo erakusteko aukera galtzerik nahi; izan ere, udako egun hauetarako, produktuak bisitariei eta kontsumitzaileei hurbiltzeko abagune paregabea da. Hori dela eta, baimena eskatu diogu Udalari produktuak lokaletik kanpo atera eta erakutsi nahi dituen orok, horretarako aukera izan dezan.
DATAK:
– Azaroaren 19tik 22ra.
Honekin batera bidaltzen dizuegu jarduera hori egin ahal izateko Udalak emandako baimena.
Azkenik, gogorarazten dizuegu horrelako ekintzetan higiene eta osasun neurriak bete egin behar direla.