San Sebastián Shops-etik jakinarazten dizugu Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen laguntza berriaz; EAEko ostalaritza-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, COVID-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarren berrekitea ahalbidetzeko helburua du.
ONURADUNAK
Norberaren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, eta egoitza fiskala eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresek eta enpresa txikiek, baldin eta COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko lehendakariaren 38/2020 Dekretuan hartutako neurriek euren jarduerari eragin badiote.
Salbu eta jardueraren xede nagusia bada janaria etxera eramateko banaketa edo zerbitzua.
Nahitaezko itxiera-epea amaitu eta 4 hilabetez jarduera martxan igaro beharko du.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
- 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro.
- 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro.
- 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Azaroaren 19tik abenduaren 2ra.