San Sebastian Shops-etik aurreratzen dizugu, laster euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntza-programa bat argitaratuko dela. Jarraian programari buruzko informazio garrantzitsuena helarazten dizugu:
HARTZAILEAK:
Merkataritza establezimenduak hurrengo Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko taldeen barruan sartzen direnak:
- EJSN 47.71: jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan.
- EJSN 47.72: oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
Merkataritza establezimenduan alta emandako langileen kopuruaren arabera ezartzen da:
- 1 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 4.000 euro.
- 10 langile edo gehiagoko establezimenduak: 4.500 euro.
EPEA:
Programa martxoaren 8ko EHAAn argitaratzea aurreikusi da. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 9an hasiko da, eta 15 egun baliodun geroago amaituko da, martxoaren 30ean.
Laguntza argitaratzen denean, informazio gehiago emango dugu.