San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizugu Donostiako Sustapenak, Donostiako Udalaren Garapen Ekonomikorako Sozietateak, erosketa-bonuen kanpaina berri bat jarriko duela abian. “Erosketa-bonuak” kanpainaren helburua da hiriko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusten laguntzea, tokiko kontsumoa indartuz. Erosketa-bonuak erosi ahal izango dira, kanpainara aurretik Donostiako udal-eremu osoan atxikitako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan ondasunak, produktuak eta zerbitzuak erosteko.
EROSKETA-BONOEN JARDUNBIDEA
Bono bakoitzak 20 euroko salmenta-prezio nominatibo eta trukagarria izango du (zergak barne). Bonoek haren salmenta-prezioaren % 40ko zuzeneko deskontu bat gaineratzen dute. Hau da, balio nominatiboko 20 euro horietatik 12 euro pertsona kontsumitzaileek ordainduko dituzte Donostia Sustapenari ordainketa telematiko zuzena eginez. Gainerako 8 euroak, % 40ko deskontuari dagozkionak, Donostia Sustapenak emango ditu merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan ekonomia akuilatzeko neurri gehigarri modura.
Atxikitako establezimendu bakoitzeko 250 “erosketa bono” ezartzen dira gehienez. Horrek esanahi du atxikitako establezimendu bakoitzak gehienez 2.000 euroko hobaria jaso ahalko duela, Donostia Sustapenak ordainduko dituenak. Merkataritza eta ostalaritzako establezimendu bakoitzak 5.000 euroko kontsumo potentzial estimatua eskuratu ahalko du.
Bezeroek 2021eko ekainaren 4tik 30era bitartean erosi ahal izango dituzte bonoak www.bonos.dssmarketplaza.eus webgunean.
Gehienez 5 bonu erosi ahal izango dira pertsonako (NAN/AIZ), 100 euroko zenbatekoan.
EROSKETA-BONOEN ESKAERAK ETA EPEAK
Enpresa txikientzako eta autonomoentzako kanpainari atxikitzeko eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 21ean hasiko da, goizeko 09:00etan eta 2021eko maiatzaren 31n amaituko da.
Eskaerak Donostiako Sustapenaren web-orriaren bidez egin behar dira: http://www.fomentosansebastian.eus/es/inicio.
Bonoak erosteko epea 2021eko ekainaren 4tik 2021eko ekainaren 30era artekoa izango da.
Bonoak kontsumitzeko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da.