San Sebastian Shops-etik informatzen dizugu Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Serbitzu eta Itsasketa Bazkunde Ofizialak sustatu duen deiadi berri batez, Txikizkako Merkataritzaren barnean Merkataritza Berrikuntzaren Diagnostikoa burutzeko.
ZERTAN DATZA?
Merkataritzaren egoeraren diagnostiko bat, alderdi ahulak identifikatzeko aukera ematen duena eta parte hartzen duen negozio bakoitzerako hobekuntza-proposamenak banaka ematen dituena.
- Negozioaren egoera indibidualizatua aztertzen da establezimenduan bertan bisita bat eginez.
- Gipuzkoako Bazkundeko Merkataritzako Aholkulari Teknikoek jasotako eta aztertutako informazioaren txosten zehatza egiten dute.
- Negozioa berritzeko eta optimizatzeko hobekuntza-ekintzak gomendatzen dira. Gomendioak estrategia, berrikuntza, teknologia, kudeaketa, bezeroak eta beste hainbat gairi buruzkoak dira.
ZENBAT BALIO DU?
Programak %100eko diru-laguntza du, horrenbestez, DOAKO zerbitzua da parte-hartzailearentzat.
NORK EMAN DEZAKE IZENA?
64, 65 edo 66 epigrafeetako batean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dauden Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainak edo enpresa autonomoak. Farmaziak kanpoan geratzen dira.
Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).
NOIZ EGIN DAITEKE ESKAERA?
Izena emateko epea: 2021eko ekainaren 1etik azaroaren 19ra.