San Sebastian Shops-etik jakinarazi nahi dizuegu Donostiako Sustapenak beste laguntza-lerro bat atera duela 45 urtetik gorako langabeen enplegua sustatzeko, ekonomia suspertzeko planaren (PREK) esparruan.
BALIABIDE EKONOMIKOAK
250.000€.
PERTSONA ONURADUNAK
Onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea, honako jarduera hauetako batean: Ostalaritza: 67. edo 68. epigrafean; Merkataritza: 64. edo 65. epigrafean; Zerbitzuak: 971, 972, 973 edo 975. epigrafean
- Laguntzaren xedea den kontratazioari dagokion pertsonaren lantokia Donostian egotea.
- Dirulaguntzen onuradunak irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoan diharduen pertsona fisikoa izatea edo pertsona juridikoa izatea.
- Pertsona juridikoek jarraian zerrendatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte:
- Aktiboak 10 milioi euro ez gainditzea.
- Langileen batez besteko kopurua 50etik beherakoa izatea.
- Aurreko 1. eta 2. zenbakietan dauden betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek %25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea (ez zuzenean, ez zeharka).
DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK
45 urtetik gorako donostiar langabeen kontratazioak izango dira dirulaguntzen xede, pertsona horiek Donostian jarduera zentroa duten enpresetan kontratatzea bultzatzeko. Bi modalitade daude:
- A modalitatea: 45 urtetik gorakoak lan merkatuan sartzea.
- B modalitatea: 45 urtetik gorakoak lan merkatuan sartzeko jarduerak kontratu mugagabeen bidez finkatzea.
Gehienez 2 laguntza eman ahal izango dira pertsona onuraduneko (enpresa edo erakundea).
DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
A modalitatea: 6.000,00 euroko laguntza, 6 hilabeteko edo gehiagoko iraupena eta %100eko lanaldia dituzten kontratuetarako. 3 eta 6 hilabete bitarteko iraupena duten eta lanaldi partzialekoak diren kontratuen kasuan, laguntza eskatzen den denboraren eta lanaldiaren araberakoa izango da, eta lanaldia ezin izango da %50 baino txikiagoa izan.
B modalitatea: A modalitatean diruz lagundutako eta behar bezala justifikatutako kontratazioen kasuan, baldin eta, gainera, gutxienez %50eko lanaldiko kontratu mugagabea aurkezten badute eta enpresan 13 hilabetez –etenik gabe– lan egitea egiaztatzen badute, dirulaguntza honela igoko da:
-1.000€, gizonen mugagabeko kontratazioa denean.
-1.500€, emakumeen mugagabeko kontratazioa denean.
ESKAERA EPEA
Eskaera aurkezteko epea ekainaren 8tik laguntza mota bakoitzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo bestela, deialdia ixten den arte, hots, 2021eko abenduaren 31ra arte
Eskaerak bide telematikoz aurkeztu behar izango dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).