San Sebastian Shops-etik informatzen dizuegu gaur aurkeztu dela Donostia Modaja Jaialdiaren programa. Urriaren 20an, 21ean, 22an eta 23an, euskal agendetara itzuliko zaigu udazken-neguko Donostia Moda Jaialdia, aurreko edizioetan baino egitarau zabalagoarekin. Gipuzkoako kultura-hitzordu garrantzitsuen bideari jarraituz, euskal moda-industriaren ekitaldirik esanguratsuenak bere ohiko espazio enblematikoak berreskuratuko ditu, hala nola Balenciaga Museoa eta Tabakalera, San Telmo Museoarekin batera. Gainera, Jaialdi honen XVI. edizio honetan, edukieren %100 izatera itzuliko gara, eta malguagoak izango dira segurtasun-neurriak.
Fashion show direlakoek jarraituko dute izaten udazken-udako Moda Jaialdi honen erakargarri nagusietako bat. Otaduy Estatuko marka handietako baten presentziarekin, Balenciaga Museoa bezalako ingurune batean; hamargarren urteurrena ospatzen du, gainera, museoak. Mauska, Matsu Studio, Maialen Campaña, Aldabaldetreku Jostundegia eta Alex Vallejo marka bikainek ere parte hartuko dute San Telmo Museoan, eta Sophie et Voilà-ren liburu berria merkaturatuko da. Hori guztia, San Sebastián Shops elkartearen eskutik parte hartuko duten hiriko hogeita hamar bat komertziorekin, Gipuzkoako 25 diseinatzailerekin eta Gipuzkoan saltokiak dituzten nazioarteko dozena bat enpresarekin batera, Garberaren eskutik .Egitaraua egungo eskaintza bezain anitza izango da.
Balenciaga Museoko desfileak eta fashion showak
Urriaren 21ean, proposamen bikoitza iritsiko zaigu: Otaduy marka prestigiotsuaren sorkuntzarik ikonikoenak eta Kutxa Kultur Modak sinatutako desfilean parte hartuko duten Gipuzkoako 25 diseinatzaileren presentzia uztartuko ditu egun horrek. Balenciaga Museoan, azkeneko hamar urteotan egitarauan egon diren 25 diseinatzaileren proposamenak ikusi ahal izango dira. Hazten ari garen eta Gipuzkoan sektore honek indarra izan eta panorama nazionalean dagokion lekua hartu nahi duen erakusgarri izango da.
Gainera San Sebastián Shops eta Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko eta Merkataritzako zinegotziaren laguntzarekin, sare ekonomiko eta komertziala indartzeko, jaialdia erakusleiho ezin hobea da negozio eta langile ugari biltzen dituen eta hiriko komertzio txikietan etengabeko isla duen sektore baterako, honengatik jarduera berri bat antolatu dute; urriak 20an, performance berezi baten bitartez, Donostiako hogeita hamar bat komertziok hartuko du parte ekitaldi horretan, Kontxako Badiaren gainean”.
‘Gipuzkoan zehar erosketetan’
Jaialdiaren 9 urtetako ibilbidean, lan handia egin da tokian tokiko komertzioetan erosteari balioa emateko helburuz. Aurten, pandemiak eragindako ondorioak direla eta, indartu egin da lan-ildo hori, eta ‘Gipuzkoan zehar erosketetan’ ekimenaren bigarren edizioa antolatu da, besteak beste Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailaren lidergoarekin. Halaber, tokian tokiko produktuekin, 0 Km kontzeptuarekin eta jasangarritasunarekin lotutako kontsumo arduratsuaren inguruko kontzientzia sortu nahi da. Eta zeharkako bi elementu batzen ditu, turismoa eta komertzioa, erosketa-turismo arduratsu baterantz orientatuz.
Ekimeneko parte-hartzaile guzti-guztiek –1.453, guztira– izan dute aukera, haien erosketa-tiketekin, irailaren 7tik urriaren 2ra Gipuzkoako hurbileko establezimenduetan erosketak egin izana, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak emango dituen 2.500 euroak, Sabadell banketxeak emango dituen 1.500 euroak eta Zumarragako Udalak -Zumerk Zumarrago Merkataritza elkartearen bitartez– emango dituen 500 euroak irabazteko aukera izateko.
Jasangarritasuna, Jaialdiaren ardatz nagusietako bat
Urriaren 21ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak berriro bultzatuko du workshopez eta hitzaldiz osatutako jardunaldia Tabakaleran; espazio hori berriz berreskuratu da, urte eta erdiz online bidez bakarrik jardun ondoren. Horregatik, edizio honetan, nazio zein nazioarte mailako proiekzioa ematen duen online formatuaz gain, aurrez aurrekotasuna berreskuratuko da, Gipuzkoako sektorea josten jarraitzearen aldeko apustu batean.
San Sebastian Moda Jaialdia, klik bitartez
Urriaren 20tik 23ra arteko programazio osoa jarraitzeko web-plataforma bat dago. Doan eta zuzenean eskainiko dira desfileak, online. San Sebastian Moda Jaialdiaren egitarau osoa eskainiko da, profesionalei zein zaleei zuzenduta, https://www.gipuzkoademoda.com/otono-invierno.php webgunearen bitartez eta, gero ere, nahi duten guztien eskura egongo da material hori.