Informatzen zaituztegu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Erdialdeko 600 establezimendu bisitatuko dituela euskararen erabilera sustatzeko dituen zerbitzu eta diru laguntzen berri emanez. Bisita horietan establezimendu bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta, euskararen erabilera areagotzeko dituen aukerak aztertu eta Udalak eskaintzen dituen baliabideak erabili eta egitasmoetan parte hartzeko azalpenak emango zaizkie.
Aste honetan hasi dira Erdialdeko establezimenduak bisitatzen, San Martin merkatutik hasita. 2022an hiriko beste zenbait auzotako establezimenduak bisitatzea da asmoa.
Udaleko Euskara Zerbitzua sektoreko hainbat eragilerekin ari da elkarlanean merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko asmoz. Horietako batzuk gaurko prentsaurrekoan izan dira: Iñigo Garcia Sshops Donostiako kudeatzailea; Arantza Kortabarria, Gipuzkoako Merkatariak ordezkatuz; Eneritz Olaizola, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen izenean; eta Amaia Elosegi, Donostiako Sustapena ordezkatuz.