San Sebastian Shops-etik, DSS_WEEKINN Donostiako Berrikuntzaren Astearen barruan, jardunaldi bat antolatu dugu Donostia Sustapenarekin jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra merkataritzan duten erronkari buruz.
Tokiko merkataritza, hiriko jarduera ekonomiko nagusietako bat denez, ekonomia zirkularrarekin aktiboki konprometitu behar da, hondakinen sorrera eta energiaren gehiegizko kontsumoa murriztuz eta Donostiak klima-aldaketaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko borrokan duen apustuaren jardunbide egokien adibide izanik. Ekonomia Zirkularrari buruzko gomendioak aplikatzeak, ekonomia- eta ingurumen-onurak ekartzeaz gain, saltokientzako merkatu-hobi berriak irekitzen lagun dezake.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera garatzen ari garen Autodiagnostiko Tresnaren berri ere emango da.
HIZLARIAK:
- David Zabala. Naturklima zuzendaria, Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioa: Ekonomia zirkularraren eta tresnaren testuingurua.
- Iñigo Benedicto. SINNPLE. Gizarte- eta ingurumen-eragina.
- Mahai-ingurua saltokiekin: Miren Celaya – Mercado San Martín. Ignacio Barayazarra- Barayazarra Arkitektura eta diseinua.
NOIZ?
Urriaren 21ean, osteguna, 14:00-15:30, en Puntu Denda (Gipuzkoa Plaza 7).
Oso hitzaldi interesgarria, galdu ezin duzuna. Harritu egingo zara!