“Pink Force Day”-a, The Pink Force Fundazioak sustatutako ekimena da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta patologia desberdinetako senitartekoak eta gaixoak indartzen dituzten ekimenak sustatzen dituzten erakundeei laguntzea du helburu. Kasu honetan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari lagundu nahi zaio.
Pink Force Day azaroaren 26-27ko asteburuan ospatuko da, eta asmoa da Donostia” Star Wars Solidarioaren Hiriburu” bihurtzea. Europatik etorritako ‘Izarretako Gerra’-ko 300 pertsonai baino gehiagok desfilatuko dute azaroaren 27an martxa solidario batean Kontxan zehar, eta Victoria Eugenian, hilaren 26an, Star Wars-en kontzertu bat izango da, Odol emaileen alde, Pascual Osa zuzendari ospetsuak eta filarminia orkestraen eskutik. Albin Johnson mitikoa etorriko da omenaldietara.
San Sebastian Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin elkarlanean, ekimen solidario honi ekin diogu, eta Donostiako merkataritza ere partaide izatea nahi dugu. Horrela, merkatari guztiak gonbidatzen ditugu ‘Izarretako Gerra’ren unibertsoarekin zerikusia duten gaiekin beren establezimenduak apaindu eta girotzera, baita merkatariak edo langileak ere.
Horrela, bi establezimendu original eta dibertigarrienei 500 €-ko saria emango dien lehiaketa antolatu dugu.
Parte hartzeko, azaroaren 26tik 28ra bitartean, egin dituzun girotze argazkiak bidali beharko dizkiguzue info@sansebastianshops.com helbidera, zuen harremanetarako datuak adieraziz.
Nahi duen ororentzat, San Sebastian Shopseko (San Martzial 2 zk.) bulegoetan ekitaldiaren kartelak ditugu.
Indarrak lagun zaitzatela!