Oparitzeko, Donostia. Hau da gaur aurkeztutako kanpaina, Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotzia eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin batera.
Hurbileko merkataritzari eta Donostiako tokiko merkataritzari balioa ematea da, kanpaina berriaren helburua. Kanpainak gure hiria lehentasunezko merkataritza-helmuga gisa kokatzea nahi du, herritarrei eta bisitariei gabon hauetan erosketak eta gabonetako opariak Donostiako tokiko merkataritzan egiteak dakarren esperientzia bakarra eta desberdina helaraziz.
Horretarako, komunikazio-kanpaina bat egingo da bideoak eta promozio-mezuak igorriz, gure tokiko merkataritzak dituen balioak eta ezaugarriak zabalduz.
Promozio-bideoa egiteko, hiriko hainbat establezimenduren laguntza izan da:
- HOTEL ARBASO
- DON PASCUAL
- BLAW STORE
- CABO ROJO
- PERFUMERIA BENEGAS
- NORIA
- TIOVIVO
- MERCADO NAVIDAD
- MIMO
- GARRARTE
- MINER
- BELLEROSE
- TXURI
- LIBRERÍA DONOSTI
- ABRACADABRA
- KADO
- NANOS
- ARTEUPARTE
- ALDABALDETREKU
Bideoa Ilunbeko aparkalekua hirigunearekin lotzen duen doako autobus berrian eta Biarritz eta Donostia lotzen dituen autobusean ikusiko da, gure hirira hurbiltzen direnentzat erakargarri izan daitekeela ulertuta. Baita sare sozialen bidez ere.
Gainera, bideoan gure hirian gabonetan egiten diren aisialdiko jarduera guztiak nabarmentzen dira, hala nola: gabonetako azoka, noria, argiak, Txuri Urdinen patinatzea, Gipuzkoa Plazako jaiotza bisitatzea…
Donostiak, produktuaren eta tokiko marken alde egiten duten lehen mailako saltokiak ditu. Bereziak, iraunkorrak eta lurralde honen bereizgarri den nortasun kultural propioa dutenak. Helmuga turistiko paregabea da, eta bertan erosketa-esperientzia ahaztezina bizi daiteke; “Oparitzeko, Donostia”.