Zure bezero euskaldunak arreta hobea izatea nahi baduzu; euskara ikasten hastera edo zure euskara maila hobetzera animatzen zaitugu. Ikastaroak 60 ordukoak izango dira, (Otsailetik Ekaina arte), 60 euroan, eta bezeroekin euskaraz erraz egiteko ezagutza lortuko duzu. Hasiera mailako ikastaroez gain, jarraipen ikastaro eskaintza zabala dago (hainbat mailetakoa) Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan ari direnentzat.
Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira: (AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urrats eta Urumea).
Euskaltegian emango diren klase presentzialen kasuan, segurtasun neurri guztiak bermatuko dira eta taldeek ikasle-ratio txikiagoa izango dute.
Izen-ematea: urtarrilaren 24tik otsailaren 2ra.
Izen-emateaerakunde hauetan:
- Udaleko Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza 2, behea (9:00-14:00).
- San Sebastián Shops.
- Gipuzkoako Merkatarien Federazioa.
- Gipuzkoako Ostalaritza Federazioa.