EROSKETA BONUEN KANPAINA GABON HAUETAN, EKIALDEKO BARRUTIKO SALTOKIENTZAT
San Sebastián Shopsek, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin lankidetzan, erosketa-bonuen kanpaina bat jarri du abian, hiriko ekialdeko barrutiko saltokietako Gabonetako erosketak dinamizatzeko.
Kanpainan, 15 euroko «erosketa-bonuak» jarriko dira merkataritza-zirkulazioan, eta kontsumitzaileak 10 euro ordainduko ditu. Bonuak ekialdeko barrutiko (Altza, Intxaurrondo, Larratxo, Mirakruz-Bidebieta, Herrera, Egia, Loiola, Txomin eta Martutene) saltokietan erosketak egiten dituzten kontsumitzaileentzat izango dira.
Guztira 5.000 bonu banatuko dira ekialdeko barrutiko 90 merkataritza-establezimenduren artean: 55 bonu saltoki bakoitzeko. Bonu bakoitzak 15 euroko salmenta-balioa du, eta horietatik bezeroak 10 euro ordainduko ditu, eta Donostiako Sustapenak beste 5 euro, San Sebastián Shopsen bidez; beraz, kontsumitzaileak % 33,33ko hobaria lortuko du. Saltokiak berak eskainiko dizkie bonuak bezeroei.
Aurreko bi kanpainen arrakasta dela eta, aurten % 33 handitu da aurrekontua. 15.000 eurotik 25.000 eurora.
Kanpaina abenduaren 5ean hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Parte hartzen duten saltoki guztiek kartel bereizgarri bat izango dute, eta San Sebastian Shops webgunean promozioan izena eman duten saltokien zerrenda aurkitu daiteke.
Programa honen bidez, auzoko merkataritza dinamizatu eta sustatuko da, eta Gabonetako erosketak eremu horietan egitea bultzatuko da. Ekialdeko barrutian 75.000 euro inguruko kontsumoa eragingo da.
Azken batean, jarduera ekonomikoari eta jarduera ekonomikoa gure hiriko sektore tradizionalenetako batean, hau da, hiriko ekialdeko barrutiko saltokietan, egiten duten mikroETEek eta pertsona autonomoek sortutako enpleguari eustea bultzatu nahi da.