San Sebastian Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoarekin batera, TOP 14 RUGBY kirol ekitaldian parte hartzera animatzen zaituztegu.
ZER DA TOP 14 ERRUGBIA?
Top 14a Frantziako errugbi kluben txapelketa bat da, 1892tik jokatzen dena. Munduko kluben arteko ligarik onenetakotzat jotzen da eta zalantzarik gabe, zale asko erakartzen ditu. Edizio honetan, txapelketako finalerdiak Donostian jokatuko dira, Reale Arena estadioan.
Bi finalerdi jokatuko dira:
- Ekainaren 9an, ostirala, 21:05etan.
- Ekainaren 10ean, larunbata, 17:00etan.
ZER ERAGIN DU GIZARTEAN ETA EKONOMIAN?
Marseillako finalerdiak eta iazko Parisko finalak erreferientziaz hartuta, ekitaldiak gizartean eta ekonomian izango duen eragina nabarmena izango da. Asteburuan, gutxi gorabehera, 80.000 bat lagunek bisitatuko dute hiria, haien laguntzaileez gain. Publikoa ez da lurraldean bizi, frantsesa eta maskulinoa izango da gehienbat, eta erosteko ahalmen ertain-handia izango du. Ia erdiak senideekin etorriko dira, eta batez besteko egonaldia 2,7 egunekoa izango da. Hortaz, hiriko merkatariarentzat aukera bikaina da.
NOLA PARTE HAR DEZAKET EKITALDIAN?
Aukera hau aprobetxa dezazuen, ERAKUSLEHIO LEHIAKETA bat egingo dugu Rugby Top 14 Rugbyaren gaiarekin. Zuen establezimenduak apaintzen eta girotzen duzuen saltoki guztien artean, 500 euroko bi txartel zozkatuko ditugu, www.dssmarketplaza.eus tokiko marketplazean gastatzeko.
San Sebastian Shops-eko bulegoan (San Martzial kalea, 2 zenbakian) Frantziako Rugby Ligatik emandako, KIT KOMERTZIALAK ditugu, merchandisingeko hainbat elementuz osatua, nahi duen merkatari orok bere denda apaintzeko erabili ahal izan dezan.
Parte hartzeko, ekainaren 9a baino lehen dekorazioaren argazki bat bidali behar duzue info@sansebastianshops.com helbidera, zuen datu komertzialak adieraziz; izen komertziala, kontaktua eta telefonoa.
ZEIN DA AURREIKUSITAKO PROGRAMAZIOA?
Jarduera asko antolatu dira astebururako. Ekintza nagusiak, Saguesen eta Reale Arena artean sortu den ibilbidean kokatuko dira.
Anima zaitezte eta probetxurik handiena atera kirol-ekitaldi honi!
Esteka honetan duzu gertaerari buruzko informazio guztia.