Onuradunak.
Laguntzen onuradun izan daitezke 2023an jarduera hasi duten pertsona fisiko edo juridikoak, jardueraren zerga-egoitza eta lantokia Donostian dutenak eta enplegua edo autoenplegua sortu dutenak. Aurreko enpresa baten forma juridikoa aldatze hutsetik sortutako enpresa berriek ezin dute laguntza jaso.
Laguntza jaso nahi duen enpresa eratu aurretik, bazkideren batek Donostiako Sustapenak aldian-aldian eskaintzen dituen edo enpresa-plan bat duen prestakuntza-saioak osatu behar izan ditu.
Zenbatekoa.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:
— 10.000 €kalean merkataritza-lokala duten enpresa berrientzat.
— 5.100 €, kalean merkataritza-lokalik ez duten enpresa berrientzat.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Diruz lagundu ahal izango dira enpresa abian jartzeko beharrezkoak diren gastuak, baldin eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman baino 2 hilabete lehenago egiten badira, alta eman eta 12 hilabetera arte.
Kaleen oineko merkataritza-lokalen erreformei lotutako gastuak alta eman baino bi hilabete lehenago egin ahal izango dira, baina Donostiako Sustapenak baliozkotu beharko ditu.
Aurkezteko epea eta modua.
Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus), eta irailaren 5etik aurrera aurkeztu ahal izango dira.
EJZn alta (edo zentsu-aitorpena, hala badagokio) oinarrien iragarkia argitaratu baino lehenagokoa duten enpresentzat, epea azaroaren 5era artekoa izango da.
Alta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den datarekin edo geroagoko datarekin bat datorren enpresentzat, epea 2 hilabetekoa izango da EJZn alta ematen denetik. Eskabideak aurkezteko azken eguna 2023ko abenduaren 31 da.
Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Bateragarria da beste laguntza batzuekin, baldin eta gainfinantzaketarik ez badago.