Donostiako Udaleko Ekonomia eta Bertako Enplegurako Zinegotziak, Donostiako Sustapenaren bitartez, eta San Sebastian Shopsekin, Amarako Dendak-ekin eta Gipuzkoako Jaiotzazaleen Elkartearekin elkarlanean, jaiotzen ibilbide bat sortu du. Amara auzoko 20 establezimendutan daude jaiotza horiek, eta azaroaren 29tik urtarrilaren 7ra ikus daitezke.
Ekonomia eta Bertako Enpleguko zinegotziak, Marisol Garmendiak, eskerrak eman dizkie saltokiei eta Jaiotzazaleen Elkarteari, bere sorreratik etengabe aritu baita gabonak alaitzen eta tradizioei eusten, besteak beste, Gipuzkoa Plazako Jaiotza. “Jardunbide egokien eredu zarete, hirikoak. Urte osoa daramazue une hau prestatzen, eta zuen lana esparru ezin hobean erakusteko aukera duzue, gure saltokietako erakusleihoetan, alegia. Gabonak eta herriko merkataritza beti lotuta doaz eta jaiotza ibilbide hau horren froga ona da. Esker ona neurea izateaz gain, hiri osoarena ere bada, festa hauek alaitasuna eta giroa ematen baitiozue “.
Ibilbidea Parke kalean hasten da, eta Gregorio Ordóñez kalean amaitu, eta Antso Jakitunaren hiribidetik, Katalina de Erausotik, Jose Maria Salaberriatik, Madril hiribidetik, Isabel II.aren hiribidetik eta Irungo Plazatik igarotzen da.
Garmendiak adierazi duenez, “jaiotzak Amarako 20 saltokiren erakusleihoetan daude, bizilagunak eta Donostiako herritarrek sortzaileen artisau-lana mirets dezaten eta, bide batez, Donostiako tokiko merkataritza bisitatzeko aprobetxa dezaten”.
Parte hartzen duten saltokiek identifikazio-kartel bat izango dute, eta bertan, gainera, establezimenduan jarritako jaiotzaren deskribapen txiki bat egongo da.
Establezimendu hauek hartu dute parte edizio honetan:
• Kinkildegia Olatz (Catalina de Erauso Atzealdea, 11)
• Ola Enmarcación (Eustasio Amilibia, 7)
• Basmodec (Eustasio Amilibia, 11)
• Asun Domínguez Academia (Gregorio Ordoñez, 6)
• Deskontalia (Irun, 6)
• Labores Bohemia (Isabel II, 5)
• Herbomelisa (Isabel II, 12)
• Echarri Mobiliario (Isabel II, 14)
• Kaixo Boutique (Isabel II, 17)
• Thedur (Isabel II, 29)
• Ander Iluminación (Jose Maria Salaberria, 12)
• Calzados Cintia (Madrid Hir., 1)
• Estudio de Interiores JF (Errondo, 4)
• Opticalia (Madrid Hir., 11)
• Cerrajería Clac (Madrid Hir., 7)
• Parkean Arte (Parke, 1)
• Centro Comercial Arcco (Irun, 6)
• Elektra (Antso Jakituna, 6)
• Cepheus (Antso Jakituna, 31)
• A Lolós (Antso Jakituna, 29)