San Sebastian Shopsetik Donostiako Sustapenak enogastronomiaren arloan espezializatutako Donostiako saltokientzat eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzu berrien berri ematen dizuegu. Laguntza horiek zuen lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi dute.
Programa honek 3 zerbitzu eta 2 laguntza biltzen ditu. Honako hauek dira:
ZERBITZUAK
- Aisialdi turistikoko enpresen jasangarritasuna hobetzeko banakako plana.
• Aisialdi turistikoaren sektoreko karbono aztarna kalkulatzeko zerbitzua.
• Energia efizientziaren diagnostikoak, auditoretza energetikoak eta energia efizientziari buruzko proiektuak egitea turismo aisialdiko enpresentzat.
LAGUNTZAK
- Eremu enogastronomikoko aisialdi turistikoko establezimenduetan energia efizientzia hobetzeko neurriak hartzeko laguntzak.
• Donostiako eremu enogastronomikoko aisialdi turistikoaren sektorean jasangarritasuna hobetzeko neurriak hartzeko laguntzak.
Goian dituzue laguntza eta zerbitzu horien guztien estekak.
Informazio gehiagorako: 943 09 09 38; info@sansebastianshops.com