San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enplegu Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, enplegua sustatzeko kontratazio mugagaberako laguntza-programa bat jarri duela abian.
XEDEA
Programaren helburua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden donostiar langabeen kontratazioa bultzatzea, Donostiako udalerrian jarduera-zentroa duten enpresetan.
ONURADUNAK
Donostian lantokia eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Deialdi honen babesean, dirulaguntza jaso ahal izango dute gutxienez 12 hilabeteko iraupena duten kontratu mugagabeek, baldin eta enplegu-sorrera garbia badakarte.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Gehienezko laguntza: 8.000€ lanaldi osoko kontratu MUGAGABE bakoitzerako, eta 4.000€ lanaldi erdiko kontratu MUGAGABE bakoitzerako. Zenbateko hori % 25 handituko da kontratatutako pertsona honako kolektibo hauetakoren batekoa bada:
– DSBE/DSBEren titularrak.
– 35 urtetik beherako pertsonak.
— Iraupen luzeko langabeak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaileak kontratazioaren aurreko 540 egunetan, betiere aldi horretan gutxienez 360 egunez langabezian egon badira.
– 55 urtetik gorako pertsonak
Zenbateko guztiek % 10eko igoera izango dute kontratua emakume batekin egiten bada.
KONTRATATUTAKO PERTSONEN BETEKIZUNAK
a) Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, BITARTEKARITZAREKIN ALTA emanda.
b) Lan-harremanaren hasiera-data 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartekoa izatea.
c) Kontratatu beharreko pertsonak Donostian erroldatuta egotea.
d) Lanpostuak lotura zuzena izatea enpresak garatzen duen jarduerarekin.
e) Kontratazioaren xede den pertsonaren lantokia Donostiako udalerrian egotea.
f) Kontratuak gutxienez 12 hilabetez indarrean jarraitzea.
g) Kontratazioek enplegu-sorrera garbia ekarri beharko dute berekin.
Gehienez 2 eskabide egin daitezke merkatari-enpresa bakoitzeko.
ESKAERA EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2026/01/15etik 2025/01/31ra artekoa da, laguntza mota bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo bestela, 2026/02/02ra arte.
Edozein kontsulta, argibide edo laguntza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).









