San Sebastian Shops-etik Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoarekin, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Lurraldebusekin elkarlanean Donostiako Aste Nagusiko jaietako zapi tradizionala prestatu dugu. Aurten 20.000 unitate banatuko dira.
Zapia, ohikoa denez, “Zaharrean” Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen bidez banatuko da, elkarteko kide diren saltokien artean, erosteko pizgarri gisa.
LORTU ZURE ZAPIA
Baina aurten ez dugu nahi zu kanpoan geratzea. Beraz, San Sebastian Shops-etik nahi duen saltoki orori zapi sorta bat banatuko dugu, Aste Nagusian zure establezimenduak girotu eta apaintzeko.
Banaketa gure bulegoetan, San Martzial kaleko 2. zenbakian, 8:00etatik 15:00etara, zapiak agortu arte, egingo da.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, Lurraldebusen bidez, erabiltzaileen artean abuztuaren 12an, larunbata, Donostiako autobus geltokian, zapia banatuko dute.
Azkenik, promozio-bideoa utziko dizugu. Bertan, herritarrak zapia eramatera eta gure jaiez gozatzera animatzen ditugu, sare sozialetan partekatu eta zabal dezazun. Gustatuko zaizula espero dugu.