San Sebastian Shops-etik Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Gabonetan martxan jarriko duen kanpaina baten berri eman nahi dizugu. Betikoa, Gertukoa da kanpainaren izena eta bertako merkataritza sustatzearekin batera, euskaraz kontsumitzen duten kontsumitzaileei zuzendutako kanpaina bat da euskara erabiltzera animatuz.
Kanpainan parte hartzeko, establezimenduko arduraduna edo langile bat atera beharko da argazki batean (horizontala behar du izan argazkiak) bezero euskaldun batekin eta bakoitzak (establezimendukoak eta bezeroak) erantzun hauetako galdera bati:
› Galderak bezeroarentzat
– Zein da zure betiko denda?
– Zer da beti eskatzen duzuna?
– Zergatik aukeratzen duzu establezimendu hau?
– Euskaraz eginda erosoago sentitzen al zara?
– Konfiantza handiago ematen al dizu?
› Galderak merkatariarentzat:
-Betiko/bertako bezeroekin lan egiten al duzu?
-Euskarak zer balio ematen dio zure negozioari?
-Nola hartzen du bezeroak euskara erabiltzeko aukera izatea?
Argazkia eta erantzuna udala_euskara@donostia.eus helbidera bidali beharko dituzu abenduaren 2a baino lehenago eta sare sozialetan partekatuko dira. Era berean, Irutxulo Hitzak eta Hamaika Telebistak parte hartzaile batzuei elkarrizketa egingo die.
¡Animatu eta parte hartu! Edozer galdera edo zalantza: udala_euskara@donostia.eus edo 943483750.