Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza batzuk ezarri ditu, egon daitezkeen galerak konpentsatzen laguntzeko, udal-tasetarako diru-laguntzak emanda, obren ingurunean kokatutako jarduera ekonomikoetan lan horiek sortuko dituzten kalteak arintzeko.
Laguntzak eskatu ahal izango dituzte establezimendu aktiboaren titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoek, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda daudenek, eta establezimenduak kalean bertan egon behar du, honako atari hauetako bateko helbidean:
Easo kalea: 1etik 15erako atariak (horiek barne) eta 2tik 8ra (horiek barne).
Arrasate kalea: 41 eta 52 atariak.
Zubieta kalea: 1, 1E eta 2 atariak.
Zaragozako plaza: 1 ataria.
SAN MARTÍN ZATIAN:
Urbieta kalean: 13 eta 15 atariak
San Martín kalean: 20 eta 32 bitarteko atariak (biak barne) eta 19 eta 21
Loiola kalean: 10 eta 14 bitarteko atariak eta 17 eta 23 bitartekoak. Biak barne.
Hondarribia kalean: 24 eta 26 atariak
Artzain Ona Plaza: 2 eta 10 bitarteko atariak eta 1 eta 7 bitarteko atariak. Biak barne.
DIRU-LAGUNTZA IZANGO DUTE ONDORENGO KONTZEPTUEK:
2020ko ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) kuota likidoaren zenbatekoa, jarduera egiten den lokalari dagokiona. Diru-laguntza jarduera ekonomikoaren titularrarentzat izango da, lokalaren jabea edo maizterra den kontuan izan gabe. Donostiako Udalak 2020ko ekitaldian zehar egindako uraren ordainagirien eta zaborren ordainagirien zati finkoa.
Onuradunak aurreko atalean adierazitako kontzeptu guztiengatik gehienez 500 euro jaso ahal izango ditu.