Heldu da #DONOSTIAMARKET HIRIRA!

Auzo ezberdinetako 250 saltokik baino gehiagok  haien udazken/neguko kolekzio hondarrak kalera aterako dituzte prezio oso erakargarrietan;  mahai, esekitoki eta antzekoen bitartez. Ekimen berritzaile honek martxoaren 15tik 19ra, Donostian zehar hartuko du lekua.

Ehungintza modaz gain, beste hainbat artikuluz disfrutatzeko aukera izango duzu, besteak beste: etxerako artikuluak, dekorazioa, informatika, oinetakoak, kiroletako artikuluak, landareak, jostailuak, osasuna, optikak etab. Aprobetxatu donostiar merkatuak eskaintzen dizkizun aukerez eta disfruta ezazu #DonostiaMarket-a!

Zure lista egin dezazun, hona hemen promozioan parte hartuko duten DENDEN ZERRENDA. Deskargatu HEMEN!