Interesatzen zaizuPasarela de ComerciosTe interesa

Hiriko moda-ibiltoki Amaran

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailaren eskutik Gipuzkoa de Modak antolatu duen ekimen baten berri eman nahi dizu San Sebastián Shops-ek. Euskadiko Modaren Aste garrantzitsuenaren, hau da «GdM San Sebastián Moda Festival» jaialdiaren, programazio zabalaren barruan antolatuko da; izan ere, horretan laguntzen dugu Donostiako merkataritzaren balioa nabarmentzeko.

HIRIKO MODA-IBILTOKI bat da. Gehienez 10 saltokik hartu ahal izango dute parte, bereziki pertsonen ekipamenduaren arlokoek. Ehungintza-moda, oinetako, osagarri, bitxigintza, optika, eta abarren saltokiek 2019ko udaberri-udako bildumak aurkeztuko dituzte.

Parte hartzeko deialdia AMARA auzoko saltokientzat da:

  • NOIZ: MAIATZAK 10, ostirala
  • NON:  Armerien Plaza
  • ORDUA: 19:00 – 20:00

Izena eman nahi izanez gero, bete INPRIMAKI hau, bidali mezu elektroniko bat (proyectos@sansebastianshops.com) edo deitu telefonoz (943 09 09 38) apirilaren 16a baino lehen.

*Desfileko parte-hartzea izena emateko hurrenkeraren arabera erabakiko da. Eta euria egiten badu, desfilea karpa baten azpian izango da*

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

250 denda baino gehiago #DONOSTIAMARKET-EAN

Next post

Hiriko moda-ibiltoki Altzan