EKINDENDAK
San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizuegu Donostiako Udaleko Ekonomiako eta Bertako Enplegurako Zinegotzigoa, Donostiako Sustapenaren bitartez, “EkinDendak” programan izena emateko deialdia ireki duela. Garapen fasean edo martxan dauden merkataritza-proiektuei zuzenduta dago, eta proiektuaren abiaraztean prestatzea eta laguntzea du helburu, Donostiako Sustapenak lagatako merkataritza-lokaletan bideragarritasuna frogatzeko aukerarekin.
ZEINTZUK DIRA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK?
Programak 2 fase ditu:
Prestakuntza, tutoretza eta aholkularitza: 4 hilabete irauten du. Parte-hartzaileak gaitzea eta orientatzea du helburu.
- Ezinbestekoa da Donostiako lokal komertzial batean kokatuko litzatekeen merkataritza edo zerbitzu arloko negozio-ideia bat izatea.
- Parte-hartzaileak negozioa Donostian kokatzeko asmoa duten edo kokatua duten pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke (negozioa martxan jartzekotan direnak edo negozioa martxan jarria dutenak).
- Proposamenak banaka eta modu pertsonalean aurkeztu behar dira, eta pertsona edo saltoki bakoitzak bi proposamen aurkeztu ahal izango ditu, gehienez.
Testeatze, esperimentazio eta salmenta: 6 hilabete irauten du eta baliteke 3 hilabete luzatzea. Probak, esperimentuak eta lehen faseko proiektuen salmentak egiten dira.
- Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta Langile Autonomoen Araubide Berezian altan egotea.
- Indarrean dagoen erantzukizun zibileko seguru bat izatea.
- Jarduera ekonomiko bat aurrera eramateko administrazio eta lege arloko betebehar guztiak betetzea, Ticket Bai fakturazioari dagozkionak barne.
- 150€-ko fidantza ordaintzea. EkinDendak programako lokalean egonaldia amaitzean itzuliko da fidantza hori. Kalteak izanez gero, horiek konpentsatzeko erabiliko da fidantza.
DATA GARRANTZITSUAK:
- Eskaera epea: azaroak 30 arte (barne).
- Ebazpena eta programa hasiera: 2023ko abendua.
Edozein kontsulta edo argitalpenerako, jarri gurekin harremanetan (943090938).