San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizuegu, 2022ko abenduan, Elikagai Kontratuen Erregistroa garatzen duen abenduaren 20ko 1028/2022 ERREGE DEKRETUA onartu zen. Dekretu horren arabera, joan den ekainaren 30etik nahitaezkoa da elikagai-kontratuak erregistroan inskribatzea.
INSKRIPZIOA:
Bereziki, lehen mailako ekoizleei eta horien elkarteei zuzenean erosten dien operadoreak nahitaez inskribatu behar du kontratuaren xede den produktua entregatu aurretik egiten duen elikagai-kontratu bakoitza, honako honen bidez:
INFORMAZIOA ETA ARAUDIA:
Joan den ekainaren 27an, informazio-jardunaldi bat egin zen, Eusko Jaurlaritzako Elikagai Politikako Zuzendaritzak antolatuta. Informazio hori jarraian bidaltzen dizuet:
16/2021 Legea, Abenduaren 14koa
ZALANTZAK EDO KONTSULTAK:
Era berean, lege berriari eta Euskadin aplikatzeari buruz sortzen den edozein zalantza edo kontsultarako helbide elektroniko bat jarri da eskuragarri: katea@euskadi.eus