Finantzen Euskal Institutuak, Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, iragarri du enpresei finantza-laguntza emateko lerro bat abian jarriko duela, Covid-19 birusaren pandemiaren ondorioz Euskadin deklaratutako osasun-larrialdiko egoeraren aurrean.
Finantza-lerro horren helburua izango da euskal enpresa txiki eta ertainen epe laburrerako eta ertainerako finantzaketa erraztea, osasun-larrialdiko egoeraren ondoriozko euste-eta desazelerazio-egoerak enpresa horien jarduerari eragin diezazkiokeen likidezia-tentsioak estaltzeko. Horretarako, Elkargi SGR elkar bermatzeko sozietateak emandako abala eduki beharko da.
Eskaeren ezaugarriei eta prozedurari buruzko informazio orokorra kontsulta daiteke «www.ivf-fei.euskadi.eus» web-orrian edo «www.elkargi.es» web-orrian.