San Sebastian Shops-etik Gipuzkoako Foru Aldundiak atera duen laguntza-lerro baten berri ematen dizuegu; “Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko programa”. Helburua da, Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik.
ONURADUNAK
- Onuradunak izango dira jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago eta haien jarduera (2022ko urtarrilaren 1a baino lehen) oinarri hauen eranskinean zerrendatutakoen artean badago. (Epigrafeak jakiteko ikusi “Laguntzaren Oinarriak”).
- Aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, oinarri hauen objektu diren laguntzen onuradun izateko baldintza da, halaber, Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana. Horretarako, FakturaBAI edo Ef4ktur ez den beste software bat erabiliko da.
- Laguntza emateko baldintza izango da dirulaguntza hauek argitaratzen direnetik 2022ko irailaren 1era bitartean, gutxienez 120 TicketBAI altako fitxategi bidaltzen jarraitzea. Horretarako, FakturaBAI. ez den beste software bat erabiliko da.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Enpresa bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa mila eurokoa (1.000,00 €) izango da.
Bidalitako TicketBAI altako fitxategiei dagozkien faktura osoak edo sinplifikatuak euskaraz bidaltzen badira, laguntza % 20 handituko da.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 23an, goizeko 12:00etan amaituko da.
ESKAERA EGITEKO
- Informazioa eta dokumentuak: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia.
- Eskaerak aurkezteko web orriaren helbidea: ZERGABIDEA
- Eskaerak nola eskatu eskuliburua: Eskuliburua
Argibide, kontsulta edo laguntza gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan (943090938).