Merkatari agurgarriak:
Gabonetako Komunikazio Kanpaina aurkezten dizuegu, Donostia Shopsetik hilabete asko maitasun eta dedikazioarekin prestatzen daramatzaguna. Jakin badakigu zuen negozioentzat urteko unerik garrantzitsuenetako bat dela, eta erosketa-esperientzia hurbileko saltokira eraman nahi izan dugu, aholkularitza pertsonalizatu onena jasotzen den bitartean ikusi, ukitu, usaindu eta sentitu ahal izateko.
Urritik egiten ari garen hainbat ekintzatan erabili dugun “Zaindu maite duzun hori” da aukeratutako eslogana, eta, gure ustez, guztiz bat dator transmititu nahi dugun ideiarekin: zerbait benetan estimatzen baduzu, jakin behar duzu zaindu egin behar dela.
Leire Martínez emakume langilea da, oso profesionala, balio handikoa, apala baina bere buruaz eta bere bideaz segurua. Proiektua aurkeztu genionean, ez zuen zalantzarik izan, zuen dendetako bezero gisa identifikatuta sentitzen baitzen. Gure ustez, bere irudia eta nortasuna gai dira sentsibilizazio-, hurbiltasun- eta erosketen sustapen-mezu bat helarazteko Donostiako merkataritzan.
Kanpainari ahalik eta zabalkunde handiena eman ahal izateko, jarraian kartela eta bideoa uzten dizkizuegu, deskargatu eta partekatu ahal izan dezazuen. Doako kartel bat eramatea nahi izanez gero, azpian utziko dizuegu inskripzioa.
Espero dugu guri bezainbeste gustatuko zaizuela, zuen esanetara gaude edozein gauzatarako.
Eskerrik asko zuen arretagatik, agur bero bat.
Shops Donostia taldea.