Joan den ekainaren 2an, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hasiera eman zion Sailak antolatutako Merkataritzako Bulego Teknikoen Topaketari. Bertan, tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina aurkeztu zen. “Hemen duzu dena, hemen geratzen da”.
Sailburuak azpimarratu zuen “gu guztiok kontsumitzaile gisa dugun erantzukizunean oinarritzen da, non erosi erabakitzerakoan. Gure gaurko erabakiek zehaztuko dute eraiki nahi dugun gizartea, eta hori “Hemen duzu dena, dena hemen geratzen da” leman laburbiltzen da.
Tokiko merkataritzaren kanpainak, beraz, merkataritzaren kohesio sozialaren rol ukaezinaz eta gure kale, auzo, herri eta hirietan duen eginkizun dinamizatzaileaz sentsibilizatzea du helburu. “Horretan tokiko merkataritzak funtsezko zeregina duelako. Merkataritzarekin harreman bat ezartzen dugu, non loturak bi aldeetatik sortu behar diren. Hau da, merkataria ez da berritzen eta egokitzen ahalegindu behar duen bakarra. Kontsumitzaile garen aldetik, nola eta non kontsumitzen dugun aukeratzeko askatasuna eta erantzukizuna dugu. Eta hori egitean, erabakitzen ari gara zein mundutan bizi nahi dugun”.