Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza-programa bat ireki du establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko eta saltoki berriak eta hurbileko zerbitzu pertsonalak irekitzeko Donostiako Ekialdeko auzoetan: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta, Egia, Ategorrieta-Ulia, loiola eta Martutene.
Laguntzak, pertsona fisiko edo juridikoentzat eta behe solairuan kokatutako establezimendu baten edo gehiagoren titularrak direnentzat eta jardunean dituztenentzat dira. Jarduera nagusiak honako hauetakoren bat izan behar du: txikizkako merkataritza (elikadura-produktuak, edariak eta tabakoa); elikadurazkoak ez diren produktu industrialak; etxerako artikulu elektrikoen konponketa; garbitegiak, tindategiak; ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak; argazkigintza-zerbitzuak eta fotokopienak; tabernak, kafetegiak, jatetxeak, txurro-dendak, bidaia agentziak, irakaskuntza jarduera batzuk, estomatologiako eta odontologiako kontsulta klinikoak, naturopatia eta akupuntura zerbitzuak eta zerbitzu parasanitarioak, albaitaritzako kontsultak eta klinikak.
Establezimendu aktiboen kasuan:
Berritze-lanen zenbatekoaren %80a diruz lagunduko da.
Higiezinen eta makineriaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da.
Ekipamendu teknologikoaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da (gehienez 1.000 €).
Aholkularitza eta kontsultoretza teknologikoko gastuen %50era bitarte diruz lagunduko da (gehienez 500 €).
Establezimendu berrien kasuan:
Berritze-lanen zenbatekoaren %80a diruz lagunduko da.
Higiezinen eta makineriaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da.
Ekipamendu teknologikoaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da (gehienez 1.000 €).
Aholkularitza eta kontsultoretza teknologikoko gastuen %50era bitarte diruz lagunduko da (gehienez 500 €).
Enpresa berriaren lokalaren alokairu-gastuaren %80a diruz lagunduko da (gehienez 2.500 €).
Bi kasuetan, laguntza gehienez 5.000 €-koa izango da. Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da harik eta baliabide ekonomikoak (200.000 €) agortu arte edota deialdia 2020ko urriaren 1ean ixten den arte.
Oinarriak
Gastuen eta ordainketen aitorpena
Bankuko datuak
Hasierako eskaera