San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizuegu Donostiako Udaleko Tokiko Ekonomia eta Enplegu Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostian enpresa berriak sortzeko deialdia ireki duela.
XEDEA
Laguntza hauen helburua Donostian sortutako enpresa berriei laguntzea da, beren kontura nahiz besteren kontura lanpostu berriak sortzen badituzte.
ONURADUNAK
Balioz eratutako pertsona fisikoak edo juridikoak, 2026. urtean zehar jarduerari ekin diotenak, jardueraren zerga-egoitza eta lantokia Donostian dutenak eta enplegua edo autoenplegua sortu dutenak.
BALDINTZAK
- Laguntzaren xede den jardueraren eta lantokiaren helbide fiskala Donostiako udalerrian egotea.
- Enpresaren sorrera eta hasierako alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatzea, bi egun horiek barne.
- Laguntzaren xede izango den jarduera ekonomikoa jarduera berritzat jotzea, eta jarduera hori bera edo antzeko bat gauzatu ez izana, edozein forma juridikotan, jarduera hasi aurretiko sei hilabeteetan.
- Aurreko enpresa baten forma juridikoa aldatze hutsetik sortutako enpresa berriak ez izatea.
- 2026. urtean beste udalerri batean sortu diren eta ondoren, ekitaldi berean, jarduera Donostiara lekualdatu duten enpresak ez izatea.
- 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Gizarte Segurantzan gutxienez alta berri bat ematea.. Eta lehenengo urtean mantentzea. (Langile baten kontratazio mugagabea gutxiekin %50eko jardunaldiarekin edo autonomo gisa edo araubide orokorrean).
- Laguntzaren xede izango den enpresa eratu aurretik eta gutxienez azkeneko bi urtetan, bazkide batek gutxienez Donostia Sustapenak proposatzen duen ibilbidea burutu izana.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
Diruz lagundu ahal izango dira enpresa abian eta martxan jartzeko beharrezkoak diren gastuak, baldin eta Ekonomia-jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta eman baino 2 hilabete lehenago egiten badira eta alta eman eta 12 hilabete igaro arte egiten badira.
Kaleko merkataritza-lokalak berritzearekin lotutako gastuen kasuan, alta eman aurretik markatutako 2 hilabeteak baino lehenagokoak izan daitezke.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Sortutako enpresa berrientzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da, kalean merkataritza-lokal bat duten ala ez kontuan hartuta, dela alokairuan, dela jabetzan:
— 10.000 euro, merkataritza-lokala kalean bertan duten enpresa berrientzat.
— 5.000 euro merkataritza-lokalik gabeko enpresa berrientzat, kalean bertan.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Dirulaguntza argitaratu aurretik zure enpresari EJZn alta eman badiozu, 2 hilabeteko epea izango duzu eskaera aurkezteko, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (urriak 27 arte).
Aldiz, zure enpresa laguntza argitaratu ondoren sortu bada, zure erreferentzia EJZn alta emandako data izango da, eta 2 hilabeteko epea izango duzu data horretatik aurrera, betiere 2026ko abenduaren 31 baino lehen.








