Elkano 1 Gaztagunea gazta artisauarekiko grinatik eta ekoizle txikiekiko konpromisotik sortutako proiektua da. Donostiako erdigunean duen denda espezializatuarekin eta Aiako gaztandegi propioarekin, gaztaren munduaren aberastasuna eta aniztasuna herritarrengana hurbiltzea du helburu, kalitatea, hurbiltasuna eta jasangarritasuna ardatz hartuta. bertan, latxa ardiaren esnearekin artisau eran egiten dituzte euren gaztak, tokiko arraza autoktono baten esnea erabiliz eta ekoizpen-prozesu tradizionalak nahiz elaborazio-denborak errespetatuz, nortasun handiko gaztak lortzeko.
Horrez gain, Elkano 1 gaztagunean arreta handiz aukeratzen dituzte Euskal Herriko, Espainiako eta Europako hainbat ekoitzitako gazta artisauak. Erreferentzia bakoitza bere kalitateagatik, benekotasunagatik eta atzean dagoen artisau-lanagatik hautatzen da. Ekoizleenkin duten harreman estuak eta gaztagintzaren inguruko ezagutza sakonak aukera ematen diete etengabe berritzen den eta benetan berezia den gazta-aukeratzea eskaintzeko.
Gaztak saltzetik harago, Elkano 1 Gaztaguneak gaztaren kultura sustatzen du dastatzeen, katen, aholkularitza pertsonaliztuaren eta mota guztietako ospakizun eta ekitaldietarako gazta.mahaien bidez. Taldeak bezero bakoitzari lagunzen dio zapore berriak ezagutzen, gazta taula orekatuak prestatzen eta uztarketa aurkitzen. Tradizioa, berrikuntza eta produltuarekiko pasioa uztartzen dira benetako esperientzia gastronomikoa eskaintzeko, artisau-lanaren balioa eta kalitatezko gazten zaporea y lehenetsiz.
Elkarrizketa osoa:








