Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak diru-laguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen hizkuntza paisaia euskalduntzeko.

Orain arte Udalak establezimenduen kanpo errotulazioa euskalduntzeko diru-laguntza eskaini izan du, baina 2019an ostalaritza establezimenduen barruko hizkuntza paisaia ere euskalduntzeko laguntza eskatu ahal izango da. Horretarako, Euskara Zerbitzuak 22.500 euro bideratuko ditu 2019an eta, dirua agortu arte, diru-laguntza eskaerak jasoko dira.

Euskara Zerbitzuak, Donostian euskararen normalizazio prozesua bideratzeko, establezimenduen hizkuntza paisaia euskalduntzea lehentasunezkotzat jotzen du eta, horretarako, aurten diru-laguntza kopurua handitzea erabaki du. Azken batean, hizkuntza paisaia euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik establezimenduei diru-laguntza emateak, besteak beste, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzen ditu.

Jarraian zehazten dira eskainiko diren diru-laguntzak:

  • Merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako kanpo errotulazioa: Euskaraz % 50 500 euroko mugapean / Euskaraz eta gaztelaniaz % 20 300 euroko mugapean.
  • Ostalaritza establezimenduen barruko euskarri finkoak: Euskaraz % 60 1.200 euroko mugapean / Euskaraz eta gaztelaniaz % 50 1.000 euroko mugapean.
  • Ostalaritza establezimenduen barruko seinaletikoa: Euskaraz % 60 220 euroko mugapean / Euskaraz eta gaztelaniaz % 50 200 euroko mugapean.
  • Ostalaritza establezimenduen idatzizko euskarriak (pintxo eta plater bakoitzaren izena/osagaiak adieraztekoak direnak): Euskaraz % 60 220 euroko mugapean / Euskaraz eta gaztelaniaz % 50 200 euroko mugapean.
  • Ostalaritza establezimenduen idatzizko euskarriak (Bezeroak eskainitako produktuak/prezioak ikusteko euskaragarri dituenak): Euskaraz % 60 600 euroko mugapean / Euskaraz eta gaztelaniaz % 50 500 euroko mugapean.
  • Ostalaritza establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak (Ahozapiak, mahaigainak…): Euskaraz % 60 360 euroko mugapean / Euskaraz eta gaztelaniaz % 50 300 euroko mugapean.

BALDINTZAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Diru-laguntza horiek eskatzeko, www.donostiaeuskaraz.euswww.merkatari.eus eta www.donostia.eus webgunetan eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea).

Lekua, ordutegia eta epea

Lekua: Euskara Zerbitzua, Konstituzio plaza, 2 eta Udalinfo bulegoetan.

Euskara Zerbitzuaren ordutegia: 9:00-14:00 / Tel.: 943 48 37 50 edo San Sebastian Shops 943 09 09 38 / info@sansebastianshops.com

Epea: 2019ko abenduaren 31 arte (baldin eta dirua lehenago agortzen ez den).