Donostia Shopsetik jakinarazi nahi dizuegu gaur egun Donostiako tokiko merkataritzako kontsumitzaileen datu-base bat dugula, sektoreko berrikuntza guztiak jasotzen dituena. Doako komunikazio-tresna bat, zuen eskura jarri nahi duguna.
ZERTAN DATZA?
- Bidali zabaldu nahi dituzun zure proposamenak, promozioak, ekitaldiak, eskaintzak, tailerrak, etab. Horretarako, formularioa bete besterik ez duzu egin behar eskatutako informazioarekin.
- Zerbitzu hori urte osoan egongo da martxan, eta hilero jakinaraztea aurreikusten da. Hori dela eta, hemendik aurrera zure proposamenak bidal ditzakezu.
- Lehen hilabete honetan, eskolara itzultzeko kanpaina berezi bat egingo da. Beraz, promozio interesgarriren bat baduzu, bidal iezaguzu abuztuaren 28a baino lehen (zure kanpaina ez badago eskolarako itzulerarekin lotuta, guri ere bidal diezagukezu).
* San Sebastián Shops saiatuko da promozio guztiei lekua egiten, baina egokientzat jotzen dituen eskaintzak/sustapenak bidaltzeko eskubidea gordeko du.
Argibiderik behar izanez gero, deitu 943090938 telefono-zenbakira edo bidali e-maila info@sansebastianshops.com helbidera.








