Donostia Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin elkarlanean, SUPER ZOZKETA kanpaina jarri dugu martxan berriro. Kanpaina honen helburua da zuen establezimenduetan kontsumoa fidelizatzea, dinamizatzea eta bultzatzea.
ZERTAN DATZA?
Kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketa bat egiten duten bezeroak super zozketa batean sartuko dira, eta, bertan, 15.000€ banatuko dira 20 saritan; 1.000 €-ko 10 sari eta 500€-ko 10 sari. Irabazleek, aldi berean, establezimendu parte-hartzaileetan kontsumitu beharko dituzte sariak.
FUNTZIONAMENDUA:
- San Sebastian Shopsetik atxikitako establezimenduei kartel identifikatzaile bat, hautestontzi txiki bat eta partaidetza-sorta bat helaraziko dizkizuegu.
- Bezeroari, erosketa bakoitzeko, partaidetza bat eskainiko zaio. Bezeroak parte-hartzea bete eta hautestontzian sartu beharko du sariak eskuratu ahal izateko. Ez da gutxieneko kontsumorik ezartzen partaidetzak eskuratu ahal izateko.
- Kanpaina amaitutakoan, San Sebastián Shopsek hautestontziak eta partaidetzak jasoko ditu eta azaroaren 2an zozketa egingo du.
- San Sebastián Shops irabazleekin harremanetan jarriko da eta kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko opari-txartelak emango die.
EPEAK:
- Izena emateko epea 2026ko irailaren 4tik urriaren 4ra izango da.
- Kanpainako materiala 2026ko urriaren 9a baino lehen entregatuko da.
- Kanpaina 2026ko urriaren 9tik 25era bitartean egingo da.
- Irabazleak 2026ko azaroaren 2an izendatuko dira.
- Opari-txartelak erabiltzeko epea 2026ko azaroaren 3tik 29ra izango da.
Tokiko merkataritzan kontsumitzeak saria du!
Argibiderik behar izanez gero, deitu 943090938 telefono-zenbakira edo bidali e-maila info@sansebastianshops.com helbidera.









