Donostia Shopsetik jakinarazten dizugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak ekintzailetzari laguntzeko «Txekinberri» dirulaguntza programa argitaratu duela.
XEDEA
Enpresa eta enplegu gehiago eta hobeak sortzea, ekonomia produktiboaren aldeko apustua eginez, batez ere gure sektore estrategikoetan, Gipuzkoan enpresa berriak sortzen lagunduz, bereziki potentzial berritzailea edo teknologikoa dutenak, eta enpresa-proiektu berriak garatzeko hasierako faseekin batera.
Deialdia hiru programa nagusitan egituratzen da:
1. Bideragarritasun-plana.
2. Aholkularitza.
3. Abian jartzea.
1. PBIDERAGARRITASUN-PLANA
ONURADUNAK
Gipuzkoan egoitza soziala eta fiskala izango duen enpresa bat sortzeko borondatea duten eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena duten pertsonak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Pertsona edo talde sustatzaileari ideia heltzeko prozesuan laguntzeko ekintzak eta «bideragarritasun-plana» egitea. Bideragarritasun-plana jarduera ekonomikoa hasi baino lehen egin beharko da.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Kostu hautagarriaren % 100, 2.000 euro gehienez.
2. AHOLKULARITZA
ONURADUNAK
Txekin edo Emekin lerroen bidez lagundutako bideragarritasun-plan bat egin duten ekintzaileak.
Bideragarritasun-plan bat egin ondoren sortutako enpresak. Sortutako enpresak Gipuzkoan izan beharko du egoitza soziala eta fiskala.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Aholkularitza-ekintzak izango dira, honako eremu hauetan:
— Kontabilitate-, zerga- eta lan-aholkularitzako jarduerak.
— Enpresa-zuzendaritza eta -kudeaketa.
— Jarduera juridikoak eta DBLO.
— Merkaturatzea, marketina, logotipoaren diseinua eta irudi korporatiboa.
— Interneteko posizionamendua.
— Merkatu-azterketak.
– Iraunkortasuna eta ingurumena.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Kostu hautagarriaren % 100, 2.000 euro gehienez.
3. MARTXAN JARTZEA
ONURADUNAK
Erakunde onuraduntzat hartuko dira Txekin-Emekinen edo Txekinberriren bidez lagundutako Bideragarritasun Plan bat egin ondoren sortu diren enpresak. Sortutako enpresak Gipuzkoan izan beharko du egoitza soziala eta fiskala.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Sortu berri den enpresa martxan jartzeko beharrezkoak diren inbertsioak eta jarduerari ekiteko gastuak:
— Jarduerarekin soilik lotutako makinerian, tresnerian, ekipamendu informatikoan eta softwarean egindako inbertsioak.
— Jardueraren hobekuntzan zuzenean eragiten duten ikaskuntza-jarduerak.
— Negozio-lokala alokatzea eta egokitzea.
— Eraketa-gastuak.
— Sustapen- eta publizitate-gastuak, sare sozialak eta Interneteko posizionamendua barne.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Erakunde bakoitzeko zenbatekoa ez da 4.000 eurotik gorakoa izango. Ekintzailea emakumea bada, muga hori 4.500 eurokoa izango da.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Kasu guztietan, 2026/04/01etik aurrera jarduketak hasteko epea eta 2027/03/31 baino lehen jarduerak amaitzeko epea.
2026ko irailaren 3tik abenduaren 15era, bideragarritasun- eta aholkularitza-planerako.
2026ko irailaren 3tik urriaren 29ra, bideragarritasun- eta aholkularitza-planerako.







